ANTZERKI FAMILIARRA
La Maquiné (Andaluzia)
Noé izeneko neskatoa leku huts eta bakartian bizi da. Ez zuen inoiz euria ikusi, bere ustez, euria koloretsua zen… gorria, horia, laranja, urdina, berdea, bioleta eta anila. Egun batean euria botatzen hasi zuen, gelditu gabe, Noék uste zuen zerua apurtu zela eta erabaki bat hartu zuen: etxe flotatzailea eraikitzea Lurreko animalia guztiak salbatzeko. Baina… Nola aurkituko zituen animalia guztiak? Eta baten bat ahazten bazitzaion? Jakingo zukeen elikatzen? Harreman ona izango zuketen?
Granadako konpainiaren azken produkzioa, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-rekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin lankidetzan egin da. Uholde nagusiaren eta Noéren Arkari buruzko kontakizunen interpretazio garaikidea, Xavier Montsalvatge konpositorearentzako omenaldia, bere jaiotzaren mendeurrenean. Familia ikuskizun magikoa, oso teknika zaindua eta eszenaratze bikaina, zuzeneko musika uztartuz txotxongilo, aktore, proiekzio eta narratzailearekin.
AUTOREAK: Joaquín Casanova, Elisa Ramos.
ZUZENDARITZA: Joaquín Casanova.
MUSIKA: Xavier Montsalvatge, Claude Debussy.
TXOTXONGILOAK ETA OBJETUAK: Elisa Ramos, Joaquín Casanova.
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Testu gabe.
IKUSLEA: +4 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 9an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu