ANTZERKIA
Nueve de Nueve (Aragoi)
¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤
Estimulatzaileetatik lasaigarrietara, abiaduratik somniferoetara, sexu-ahalmena areagotzen duten piluletatik antikontzeptiboetara. Barbiturikoak, zapping eta gimnasioa. Salgaien ugaritzea. Lozioak, dei galduak, kirol-emaitzak, bisita gidatuak infernu hipotekatura. Hamsterraren gurpila. Asaldurarik handiena bizirik sentitzeko modu bakar gisa. Haien bizitza historia kliniko lodi batekin trukatu duten pertsonaiak… Horrenbesteko ezerezean, apenas galdera bat bururatuko zaigu: Zer ote egiten du Ofeliak gure garaiotan? Nork adituko ditu haren intziriak, behin betiko arrunkerian eta asperkizunean murgildu dadin aurretik?
Abiaduraren eta hutsaren gure garaian, poesiaren zentzuagatik galdetzea bezala da. Familia baten desio-hutsalkeriaren eta tragedia zuhurren artean, haren egunerokotasun hautsiaren muinean, izaki babesgabe batek artearen bihozkada handia, oinarrizkoa eta ezinbestekoa sentituko du. Beltxargaren kanta, ibaira jaurtitzen diren loreak, beti mehatxupean dagoen edertasunaren hauskortasuna.
Eusebio Calonge eta Paco de La Zaranda ditugu altxor horren idazle eta zuzendari.
AUTOREA ETA ARGIZTAPEN DISEINUA: Eusebio Calonge
ZUZENDARITZA ETA ESPAZIO ESZENIKOA: Paco de La Zaranda
ANTZEZLEAK: Carmen Barrantes, Laura Gómez-Lacueva, Ingrid Magrinyà, Rafael Ponce
KOORDINAZIO TEKNIKOA: Carlos Samaniego
EKOIZPEN TEKNIKOA: Hernán Romero
IRAUPENA: 80′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 11an
» Ordutegia: 20:30ean
Iruzkindu