ANTZERKIA
Mama Crea Teatro (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Lau aktore, elkarren arteko adiskide, afaltzeko bildu dira urte askoren ostean. Haietako baten alaba ere haiekin da: guztiek ezagutzen dute txiki-txikia zenetik.
Lagunetako batek gaztetan entseatzen zuten eta orain itxita dagoen lokaleko giltzak lortu ditu. Lokal zaharra apur bat txukundu, eta otordua prestatuko du guztientzat. Uste du dibertigarria izango dela afaria bertan egitea, denboran atzerako bidaia bat egitea, 1980tik 1996ra arteko urteetara, aukera bikaina anekdotarik onenak gogoratzeko eta musika berriro aurkitzeko, eskura sentitzen zen iraultza, aurreko erregimenarekiko haustura eta, azken finean, urte gorabeheratsu bezain zirraragarrietan antzerkia egiten zuten gazteen bizipoza.
Plater batetik bestera, agerian geratuko da bakoitzaren gainbehera: Carlosek arrakasta du, baina ez du ideiarik (ez politikorik, ez bestelakorik); Estherrek berak sortzen ez dituen (eta sinesten ez dituen) ikuskizunak saltzen ditu; Jonan galdurik dago sekta arborista batean (berak azalduko dizue); Iñako epaiketa baten zain dago erlijio-sinesmenei egindako irainengatik, eta gaixotasun degeneratiboei buruzko informazio bila ari da Interneten (prestatuko duen ikuskizun baterako dela dio).
Horren guztiaren aurrean, zer dio bilerako gazteenak? Nola bizi izan zuen Argik haurra zela garai «zoragarri» hura? Dibertigarria izango da, bai. Kar, kar.
ZUZENDARITZA: Pako Revueltas.
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Angel Mirou.
ANTZEZLEAK: Ramón Ibarra, Enriqueta Vega, Javier Barandiarán, Ainhoa Artetxe, Natxo Gomes.
JANTZI DISEINUA: Nuria M.Cres.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 80′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 29an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.mamacrea.com
Iruzkindu