Hurrengo ostiralean, apirilak 5 (Auditorium, 20:30 h), antzerkia izango dira protagonista Kultur Leioan. Perigallo Teatro konpainiak “La mudanza” ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan.
1961ean, senar-emazte batzuek Alemaniara emigratu zuten lan egiteko eta etxea ordaindu ahal izateko. 2011n, haien ilobak eta haren senarrak etxe hori berriz hipotekatzen dute eta bankuak kendu egiten die. Bi krisi-garaitako gatazka bera. Komedia-kutsuarekin kontatutako dramak pertsonaiak bizimoduz aldatzera behartzen ditu.
“La mudanza” antzezlanarekin, Perigallo Teatroren bigarren ekoizpena, gizakiak, bere identitatea gordetzeko, gauzei eta oroitzapenei atxikitzeko duen beharrean murgiltzen dira. Gizakiak, aldaketa bat datorrenean eta segurtasunik ez duenean, sentitzen duen ahultasunari hurbilketa bat egiten da.
Iruzkindu