Ostiral honetan, abenduak 16 (Auditorium, 20:30 h), CDN-LaZona konpainiek LA PIEDRA OSCURA antezlana eskeiniko dute Kultur Leioan. Rafael Rodríguezen bizitzan inspiratua, “La piedra oscura” sari asko jaso dituen pieza zirraragarria da, justiziarako espazio den oroimenari eta erospenaren beharrari buruzkoa.
Tentsio dramatikoak eta pultsu poetikoak bat egiten dute, testu honetan, gure iragan hurbilena naturalizatzeari eta Historiaren bide bazterretan ahaztutakoen helburuari buruzko galderak planteatzeko.
Alberto Conejerok sortua eta Pablo Messiezen gidaritzapean, Daniel Grao eta Nacho Sanchez arituko dira antzezle moduan. Ikusi beharreko ikuskizuna.
2016, abenduak 12
Iruzkindu