ANTZERKIA
La Maquiné (Andaluzia)
Oso hazi berezi baten istorioa da hau, arte baten sustraien artean jaiotako neskato baten istorioa, alegia. Kíok zaintzen du, Bruto txakurrarekin batera hegazkinez bidaiatzen duen basozainak, baina basoko izakien artean inor ez dago gizakiaren mehatxuetatik salbu: zuhaitzak neurrigabe moztea, zaborra eta hondakin kutsagarriak.
Egun batean makal bat sortu zen bere alboan eta, pixkanaka, lagun handiak izan ziren. Denborak aurrera egin zuen eta basoa bisitatu zuten pertsona batzuek sute izugarria eragin zuten. Neskatoa bakar-bakarrik geratu zen, makal lagunik gabe. Orain haziak bilatu beharko ditu basoa biziberritzeko, bere laguna berreskuratzeko itxaropenarekin.
Hazi bat bezain txikia den zerbaitek istorio izugarria gorde dezake barnean.
Naturari buruzko fabula ederra da.
SORMENA, TXOTXONGILOAK ETA OBJEKTUAK: Joaquín Casanova, Elisa Ramos.
ZUZENDARITZA, ESPAZIO ESZENIKOA, ARGIZTAPENA ETA ESZENOGRAFIA: Joaquín Casanova.
ANTZEZLEAK: Rebeca Izquierdo (piloto), Elisa Ramos eta Ariel García (actores manipuladores).
IRAUPENA: 48′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IKUSLEA: +4 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 15ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 2,5-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: La Maquiné
GOMENDATUA
Iruzkindu