ANTZERKIA
Companhia do Chapitô (Portugal)
1996. urtean sortu zenetik, Lisboako konpainia honek berezko mintzaira artistikoa garatu du. Konpainia honen azken sorkuntza-lana ikusmen-komedia bat da, William Shakespeareren pieza bat oinarri duena.
Magiaz, munstroez eta espirituz beteriko istorio hau uharte sorgindu batean kokatzen da; eta aditzera ematen digu zer gertatu zen ametsezko mundu horretan xalotasunak, maitasunak, beldurrak, gaiztakeriak eta mehatxuak elkarri aurre egin ziotenean, mago handi baten mendean.
Shakespearek erabilitako hitz-joko trebeak beti izan ziren garrantzitsuak pertsonaia komikoak eraikitzerakoan. Alabaina, lan honetan, antzinako pantomima-eredu isilak nabarmentzen dira gehienbat, gainerako obretan baino askoz gehiago, eta, horien bidez, aktoreek isilean ematen digute aditzera drama honek duen funtsezko izaeraren zati handi bat.
Zuzendaritza: John Mowat
Aktoreak: Jorge Cruz, Marta Cerqueira, Tiago Viegas
» Non: Auditorium
» Eguna: 2011ko urtarrilaren 14an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu