Hurrengo ostiralean, urtarrilak 26 (Auditorium, 20:30 h), zirkua izango da protagonista Kultur Leioan. La Trócola Circ konpainiak adin guztietako ikusleentzako zirku ikuskizun berria aurkeztuko du estreinekoz Euskadin.
“Emportats” emanaldian akrobazia, malabarrak, musika eta objektuekin (ateekin) lan egitea bezalako diziplinak uztartzen dira. Ikus daitekeenarekin eta ikusi ezin denarekin jolastuz, koordinazio, zehaztasun eta energia ariketak ezarritako mugak gainditzen ditu, eta musika, umorea edo poesia bezalako lengoaiak erabiliz.
2018, urtarrilak 22
Iruzkindu