ANTZERKIA
Titzina Teatro (Catalunya)
¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤
¤ Topaketa ikusleekin emanaldia amaitutakoan ¤
Miquel, meatzeen sektoreko multinazional bateko teknikaria, konpainiak Hego Amerikan duen ustiapen batera iritsi da. Alfredo, alkatea eta komunitatea zain ditu. Bi mundu eta bizitza ulertzeko bi modu parez pare aurkitzen dira. Meatzea ezartzearen ondorioek, aukerek eta anbizioek herriaren etorkizuna eta herritarren arteko harremanak baldintzatuko dituzte.
Titzina konpainiak 16 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du “Folie à deux. Sueños de psiquiátrico”, “Entrañas”, “Exitus” edota “Distancia siete minutos” bezalako obrekin; oraingo honetan lan berria aurkeztera dator, ikerketa eta kazetaritza antropologikoko lanaren emaitza gisa. Pizarro aurkitzailearen eta Atahualpa azken errege inkaren arteko topaketaren kronikak ditu oinarri, eta mendebaldeko multinazionalen eta Peruko komunitate natiboen arteko meatze gatazkak abiapuntutzat hartuta, kultura sustrai eta arbasoei buruz hitz egingo digute, Amerika eta Europa arteko harremanari buruz. Umore eta emozioz betetako trama dinamikoa da, eta gizakiengandik gehienen nabarmendu beharrekoa taularatzen du ikuspuntu komiko, ironiko eta tragikotik.
DRAMATURGIA, ZUZENDARITZA ETA ANTZEZLEAK: Diego Lorca, Pako Merino.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 9an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Titzina Teatro
Iruzkindu