Lamiako Maskarada da, ostiral honetan, Kultur Leioako auditoriumean jarriko den (20:30h.) dokumentalaren izenburua. Bertan, jatorria eta gaur egunera arteko bilakaera aztertuko dira. Proiekzioa ikusi nahi dutenek beren gonbidapenak har ditzakete gaurtik aurrera (bi sarrera pertsona bakoitzeko) Kultur Leioako txarteldegian. Sarrerak edukiera bete arte banatuko dira.
2015, maiatzak 4
Iruzkindu