Hurrengo apirilaren 28an, larunbata, Kultur Leioak Lamiako Maskaradaren 40. urteurrena ospatzen du, “Lamiako Maskarada: 40. Urteurrena” dokumentala eskeiniz. Bufalo Produkzioak sortutakoa da eta bertan Lamiakoko Maskaradak izan duen ibilbidea eta garrantzia isladatuko dira, garai desberdinetan parte hartu duten pertsonei elkarrizketak burutuz.
Dokumentala gazteleraz eskeiniko da 19:30tatik aurrera Kultur Leioako Auditoriumean. Gonbidapenak gaurtik (apirilak 16) aurrera jaso daitezke Kultur Leioako txarteldegian, astelehenetik ostiralera goizeko 8:00tatik gaueko 21:00ak arte (pertsona bakoitzeko 2 gehienez).
2018, apirilak 16
Iruzkindu