Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Landa-giroko inauteriak RSS Blog

Landa-giroko inauteriak

ERAKUSKETA

Aurkezten dizuegun erakusketa hau Euskal Herriko landa-inauteri nagusietan barrena egindako ibilbide bat da. Inauteri bakoitzeko pertsonaia espezifikoen kopia finko baten bidez, lasto-usainaren, zintzarri-zarataren eta soinu-banda egoki baten bidez, ikusleek antzinako erritu horiek ezagutzea, ulertzea eta mirestea lortzen dugu, eta, aldi berean, gure inauterien izaera zaintzen ere laguntzen dugu, batzuetan arriskuan baitaude egungo inauterietan gertatzen den masifikazioagatik, duela hamarkada gutxi erabat intimoak eta ezkutukoak baziren ere. Pertsonaiak eskala errealean birsortu dira, eta bakoitzak testu labur batzuk ditu lagungarri, euskaraz eta gaztelaniaz, Barandiaranek, Satrustegik, Jimeno Juriok eta abarrek egindako azterlanetatik atereak. Bertan azal­tzen dira erritu horien esanahiak.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 14tik urtarrilaren 12ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Antzerkia, musika, zinema eta artea protagonista izango dira Leioako kultur proposamenean urtea amaitu arte

Leioako Udalak irailetik abendura bitarteko agenda kultural bat diseinatu du, 17 musika eta antzerki ikuskizun, 34 zine saio eta hiru erakusketa biltzen dituena.


2024, irailak 4

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)