DANTZA
Cie. Nadine Gerspacher / Cía. Lali Ayguadé
Cie. Nadine Gerspacher
Galera aldaketa bat da, bilatu ez dugun egoera berri batera aurre egiteko era. Urratsak ematera behartzen gaitu, mesfidantzarekin begiratuko dugun zerbaitetan barneratuz. Batzuetan ukatu egingo dugu, existitzen ez den zerbaitera lotuz. Gure oroitzapen iragankorrekin mamu bat sortzen dugu, bakea berriz bueltatuko digulakoan. Agian bake hori ez dugu inoiz izan, baina atzera begiratzerakoan, idealizatzen dugu. Momentu labur batean sakoneraino apurtu egiten den obra artistikoa, berreskuratu ezina. Emozioak zulo ilunean erortzen dira. Harremanak deuseztatu. Ezaguna dena inoiz ez zen izan.
“Ehun urte barru norbaitek zure hezurrak musukatzen baditu, ni izango naiz, oraindik maite izango zaitudalako, baina orain urrun eta hotz nabaritzen banauzu, ez izutu… oraindik ez zaitudalako maite da”.
Zuzendaria: Nadine Gerspacher.
Ekoizpena: Cia. Nadine Gerspacher.
Egilea: Helena Canas, David Nóvoa, Nadine Gerspacher.
Antzezleak: Helena Canas, David Nóvoa.
Iraupena: 20′
Cía. Lali Ayguadé
Bikote hau gorputzean, fisikoan eta birtuosismoan oinarritzen da.
Nahiz eta izaki kontziente eta adimentsuak izan, azaldu ezin daitezkeen gauzak daude. Inguratzen gaituen orok sistema bat dauka. Gu sistema konplexu bat gara eta batzuetan, emozioak eta sistemak talka egiten dute. Gizakiaren irudi ezin hobearen atzean elkar konektaturik dagoen makina baten ezkutuko unibertsoa dago. 200 gramoko garuna daukagu, unibertsoak ezagutu duen material konplexuenez egindakoa.
Zuzendaria: Lali Ayguadé.
Ekoizpena: Cia. Lali Ayguadé.
Egilea: Lali Ayguadé.
Antzezlak: Lali Ayguadé, Nicolas Ricchini.
Iraupena: 20′
» Non: Kultur Leioa
» Eguna: Maiatzaren 29an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: Doan
GOMENDATUA
Iruzkindu