GABONETAN ANTZOKIRA
Anita Maravillas (Euskadi)
— Antzerkia —
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Cotton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatuen eta argien artean, lantegiko makinen, oihalen eta harien artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Oraingoan, ordea, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.
Mendearen hasierako ehungintza-industrian emakumeek izandako langile-borroketan inspiratuta, “Cottondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditeria bisuala sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoaz, fabrikaren gogortasunaz… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Beste behin ere, txotxongiloen antzerkiak iruditeria, estetika eta kode batzuk sortzeko aukera ematen digu, publiko txikienari kontzeptu “helduak” azaltzeko. Izan ere, istorioek emozioen bitartez bidaiatzen dute, eta emozioek ez dute adinik.
JATORRIZKO IDEIA: Miren Larrea.
ZUZENDARITZA: Iván Alonso.
ANTZEZLEAK: Miren Larrea, Valentina Raposo/Maren Basterretxea.
MUSIKA: Fran Lasuen.
ABESTIEN HITZAK: Miren Amuriza.
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
IKUSLEA: +5 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bonoa: 18 euro)
INFORMAZIO GEHIAGO: www.anitamaravillasteatro.blogspot.com
Iruzkindu