Hurrengo igandean, urriak 7 (Auditorium, 18:00 h), Las Tricotouses konpainiak eskeinitako “Emoticores” ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Cristina Monterok eta Rut Balbís-ek sortutako ikuskizun berria hau dantza-ikuskizuna da.
Bertan, emozioek forma hartzen dute koloreen eta mugimenduen bidez. Kolore eta mugimendu horiek, soinuarekin eta ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuta, neskatoei eta mutikoei –baita horien familiartekoei ere– emozioak antzematen laguntzea dute helburu. Afektibitatea eta emozioak lantzeko leku ezinhobea.
2018, urriak 2
Iruzkindu