ANTZERKIA
Kabia Teatroa (Euskadi)
Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du, guk bezalaxe. Baina, kontua da poeta batek “idatzi egin” zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia. Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu.
Intriga, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia eta natura ditu hizpide istorioak, eta liskarra, ez-egitetik. Emakume azkarra eta patxadatsua da, inguruko botereak menderatzea lortu duena. Gazteak bere sekretua kontatuko digu, bere existentzia aldarrikatuta, azkenean, zuongana iristeko, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro behar izan bada ere.
MOLDAKETA ETA DRAMATURGIA: Juana Lor, Javier Liñera.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Juana Lor.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Bettina Aragón Hillemann.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Raira Rosenkratz.
ANTZEZLEAK: Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Iñaki Urrutia.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 6an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: kabiateatro.eus
Iruzkindu