Asteburu honetan, azaroak 23 eta 24, etxeko txikienek gozatzeko aukera izango dute Kultur Leioan, “Lehen aldia, Haurtxoentzako VI. Arte eszenikoen Zikloa” izango baita.
Bertan, bi ikuskizun izango dira, bi saio desberdinetan (12:30 eta 18:00, Ambigu aretoan). Larunbatean, azaroak 23, Drammatico Vegetale – Ravenna Teatro konpainia italiarrak aurkeztutako “QUE SÍ QUE NO” antzezlana eskeiniko da. Igandean aldiz, azaroak 24, Teatro Paraíso euskaldunek “KULUNKA” musika ikuskizuna antzeztuko dute.
2013, azaroak 22
Iruzkindu