Etxeko gaztetxoenak poz pozik egongo dira. Kultur Leioak Lehen aldia, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa eskeiniko du asteburuan (azaroak 21-22). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskeiniko diren bi ikuskizunak 5 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.
Horren ondorioz, obren iraupena eta hauei dagokien espazioa desberdinak dira. Leku kopuru mugatua izango dute, ikuskizuna hurbilago ikusi ahal izateko eta intentsitate haundiagoz gozatzeko; lengoaia desberdinak nahastu eta bateratu egiten diren espazioetan: musika, antzerkia, dantza, ikus-entzumena, jokua, …
Larunbatean Imaginart konpainiak PLANETA KA eskeiniko du (12:00/12:45/17:30/18:15) eta igandean RAWUMS (12:30/18:00) ikuskizunaren txanda izango da, Florschütz & Döhnert konpainia alemaniarraren esku (12:30/18:00).
Iruzkindu