ANTZERKI FAMILIARRA
Teatro Paraíso (Euskadi)
Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa. Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da. Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scroge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Jesús Nieto.
ANTZEZLEAK: Rosa A. García – Jone Amezaga / Miren Lizeaga.
ESZENOGRAFIAREN DISEINUA: Jesús Nieto.
JANTZIEN DISEINUA: Alejandra Calderón.
MUSIKA: Pedro Girao.
IRAUPENA: 40′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +4 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 20an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatroparaiso.com
Iruzkindu