Datorren urriaren 9an, Kultur Leioan, “Leioa 1936-1945″ liburua aurkeztuko da eta erakusketa inauguratuko da. Ekitaldi hau kolofoia da Aranzadi Zientzia Elkarteak, gure udalerrian, guda zibilean eta lehen frankismoan zehar, gertatukoari buruz eginiko ikerketarako.
Azken urteotan, familiarren eta aldi hartako lekuko zuzenen dozenaka testigantza batu dira. Eta ez hori bakarrik, herritarren laguntzari esker, dokumentazio eta argazki ugari bildu dira fitxategietan.
Argitalpen eta erakusketarekin, azaroaren 30era arte irekita egongo dena, Leioako Udalak aintzatetsi eta omendu nahi ditu, altxamendu militar frankistaren ostean eta diktaduraren lehen urtetan, Giza Eskubideen urraketak pairatu zituzten leioaztar guztiak.
2014, urriak 7
Iruzkindu