HITZALDIA
Leioako udalak, Aranzadi Zientzia elkartearekin elkar lanean, proiektu bat jarri du martxan 1936-1945 urteko udalerriko errealitatea artean ikertu eta ezagutzeko eta eskubide zibilen eta giza eskubideen urraketa jasan zuten pertsona haien oroimena berreskuratzeko.
Programaren inguruan, aste honetan, bi hitzaldi interesgarri izango dira Kultur Leioako Hitzaldi Aretoan (4. solairua), arratsaldeko 19:30ean (sarrera dohainik).
Apirilaren 17an, asteartea, “El Franquismo en Euskal Herria” liburua aurkeztuko da, Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioaren partaide eta liburuaren egilearen eskutik (partaideek liburua %20ko deskontuarekin erosi ahal izango dute).
Apirilaren 19an, osteguna, “Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen”, hitzaldi eta proiekzioa izango da, Francisco Etxeberriaren eskutik, Aranzadiko Antropologia Fisikoaren Saileko zuzendaria eta Lege Medikuntzako Irakaslea UPV-EHUn.
Horretaz gain, maiatzaren 11 arte, MEMORIAREN BULEGOA funtzionamenduan dagoela gogorarazten dizuegu. Bertan, senitartekoen inguruko informazioa jaso eta eman ahal izango da (asteazken eta ostegunetan Kultur Leioan 11:00-14:00/17:00-20:00; 699 809 130 telefonoa; www.leioa1936-1945.info web orrialdean edota leioa1936@yahoo.es helbide elektronikoan).
» Non: Hitzaldi aretoan
» Egunak: Apirilaren 17 eta 19an
» Ordutegia: 19:30ean
» Sarrera: Doan
Iruzkindu