Leioa otsailaren 17tik 21era ospatuko diren Inauterietarako egitarauaren xehetasunak azkentzen ari da. Egun horietan, nagusientzako eta haurrentzako mozorro lehiaketak egingo dira, hurrenez hurren.
Hilaren 17an, ostiralean, adin guztietarako jarduerak antolatu dira. Tailerrak eta puzgarriak txikienentzat eta txokolatada adin guztietarako, Euskal Etxeen plazan. Kalejira eta nagusientzako Mozorro lehiaketa, eta, ondoren, festa eta sari-banaketa egingo dira, lehen egun honetako egitaraua osatzeko.
Hilaren 21ean, asteartean, txikienak izango dira ardatz. Goizean, umeentzako parkea eta emanaldi bat egongo dira, eta tostadak banatuko dira goizari amaiera emateko. Arratsaldez, berriro ere, umeentzako parkea, emanaldi bat eta umeentzako mozorro lehiaketan parte hartu dutenen desfilea izango dira.
Horri guztiorri, Txorierrin eta Pinueta-Erromon hilaren 18rako, larunbaterako, antolatutako jarduerak gehitu behar zaizkio, izan ere, besteak beste, haurrentzako jarduerak, txokolatada eta mozorro lehiaketak egongo dira.
Iruzkindu