TORONBOLE FAMILIA
Tonino eta Damiano Toronbole ama bereko anaia eta artista italiarrak dira. Duela gutxi zendutako “La Mamma”-ren guraria betetzen biran ari dira Europan. Italian Turinetik hasi eta Mar del Platan, Buenos Airesen, amaituko da bira amaren errautsak barreiatuta. Anaien arteko eztabaida etengabeek ikusleen barre-algarak eragingo ditu. Haur txikiek bezala, Tonino eta Damiano bakoitzaren lanbidea (magoa eta txontxongilolaria, hurrenez hurren) onena dela alferrik elkar konbentzitzen saiatuko dira.
ANTZEZLEAK: Antton Bastero eta David Blanco.
» Non: Manuel de Irujo plaza (Txorierri)
» Eguna: Urriaren 21ean
» Ordutegia: 13:30ean
» Sarrera: Doan
Iruzkindu