“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara. Parte-hartzaileak, 12 urtetik aurrera (2012an jaiotakoak barne), beren pinturak aipatu beharko dituen 10 guneetako batera hurbildu ahal izango dira:
– Elexalde errota.
– Estartetxe kalea.
– Lamiako-Txopoeta.
– Mendibile jauregia.
– Ondiz.
– Pinosolo parkea.
– Sabino Arana kalea.
– San Bartolome ermita.
– Udaletxea/Eliza.
– Udondoko bulebarra.
Izena telematikoki emateko epea itxita dago, baina parte hartu nahi dutenek oraindik garaiz daude, igandean bertan eman baitezakete izena, 08:00etatik 10:00etara, aurrez aurre, Kultur Leioan.
SARIAK
Igande arratsaldean bertan, 19:00etatik aurrera, sariak banatuko dira. Guztira sei banatuko dira, hiru nagusiak eta beste hiru bereziak:
1. saria: 1.300 euro eta pintore paleta.
2. saria: 1.100 euro eta pintore paleta.
3. saria: 800 euro eta pintore paleta.
Gaztea Saria: 18 eta 30 urte bitarteko eta beste kategoria batzuetan saritu gabeko parte-hartzaile baten lanik onenarentzat. 800 euro eta pintorearen paleta.
Leioa saria: Leioan erroldatutako eta beste kategoria batean saritu gabeko egile baten lanik onenarentzat. 500 euro eta pintorearen paleta.
Harrobia saria: beste ezein kategoriatan saritua izan ez den 18 urtetik beherako parte-hartzaile baten obrarentzat. 120 euroko bonoa eta pintore paleta.
Iruzkindu