Leioako Udalak abenduaren 13an ospatu behar zen Leioako XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka bertan behera uztea erabaki du, COVID-19ren hedapenak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta. “Erantzukizunagatik eta pertsonen segurtasuna bermatzeko” hartu da erabakia.
Tradizio handiko hitzordua da leioaztarrentzat, bai eta inguruko udalerrietako herritarrentzat ere. Gure lurraldeko produktuekin gabonetako menuak egiteko hitzordu aproposa da, eta urtero 12.500 pertsona inguru biltzen ditu.
Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka Leioako Udalak antolatzen du Leioako Kirolzaleak elkartearekin batera. Kutxabanken eta Kutxabanken babesa du, eta Kalitatea elkarteak Eusko Label produktuekin laguntzen du. Bertako produktu fresko eta kalitatezkoak saltzeaz gain, baserriko animaliak erakusteagatik, landa-munduaren inguruan egiten diren haurrentzako jarduerengatik edo “behirik politena” eta “gehien pisatzen duen behia” lehiaketengatik ere ezaguna da. Ezin ahaztu, Bizkaiko ekoizleentzat zuzendutako Idiazabal Jatorri Deiturako Gaztaren “Leioako Udala” Lehiaketa.
Iruzkindu