Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioak “Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024” erakusketa hartzen duRSS Blog

erakusketa

Iban Rodriguez Etxebarria Leioako alkateak “Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024″ erakusketa inauguratu du gaur goizean, Kultur Leioan, martxoaren 9ra arte.

Erakusketa Euskal eta Nafarroako Mendizale Federazioak antolatu du, bere mendeurrena ospatzeko, eta Iruñan lehen geldialdia egin ondoren iritsi da Leioara. Helburua da azken 100 urteetan emakumeek mendiko kirol-modalitateetan izan duten parte-hartzea ikusaraztea eta aitortzea.

Inaugurazio ekitaldian, Iban Rodriguez Etxebarria alkatea Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziarekin, Euskal Mendizale Federazioko presidente izandakoarekin eta Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurrenaren Batzordeko kide den Antonio Ortegarekin, Euskal Mendizale Federazioko lehendakariorde eta Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurrenaren Batzordeko kide den Ricardo Hernanirekin, Euskal Mendizale Federazioko kide Mireia Triguerosekin, Leioa Mendi Taldeko presidente den Santiago de Diegorekin eta klub horretako kide diren emakume ordezkariekin izan da.

Erakusketatik ibilaldi bat egin ondoren, Leioako alkateak azpimarratu duenez, “erakusketa hau mendiaren munduan aitzindari izan ziren emakumeei egindako omenaldia da, gailurretara iritsi ziren baina, batez ere, estereotipoak eta kristalezko sabaiak hautsi zituzten emakumeei, eta baita emandako pausu horiek jarraitu egin direnei, haiek direlako duela mende bat oztopoak eta zailtasunak gainditzeko egindako ahalegin eta konpromiso horrek merezi izatea eragin zutenak”.

KULTURA, KIROLA ETA FEMINISMOA

“Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024″ erakusketak kultura, kirola eta feminismoa nahasten ditu. Hori dela eta, Leioako Udalak erakusketaren datak aukeratu ditu, M8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren, Mendi Astea eta Mendi Tour ekitaldiekin bat egiteko. Otsailerako programa bat dute, mendiarekin lotutako hitzaldi, topaketa, proiekzio, film labur eta dokumentalez betea, Leioako Udalak antolatua, Leioa Mendi Taldearen eta Mendi Film Festivalen laguntzarekin.

DOAKO PROIEKZIOAK ETA HITZALDIAK – MENDI ASTEA

Otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan, Kultur Leioako Osoko Bilkuren Aretoan.
Hitzaldia: “La senda no marcada”. Mitxel Andreu – Igor Bellido.
Sarrera doan, lekua bete arte.

Asteazkenean, otsailaren 21ean, 19:00etan, Kultur Leioako auditoriumean.
Proiekzioa eta hitzaldia: “Ascensión al Kharut II” – Lehenengo igoera baten istorioa.
Koldo Zubimendi – Vicente Barcena.
Sarrera doan, lekua bete arte.

Ostegunean, otsailaren 22an, 19:00etan, Kultur Leioako auditoriumean.
Emanaldia eta hitzaldia: “Westfjords: Islandia inhóspita a pedales”. Igone Mariaezkurrena.
Sarrera doan, lekua bete arte.

Asteartea, otsailak 27, 19:00etan, Kultur Leioako Osoko Bilkuren Aretoan.
Hitzaldia: “Tras la cámarta de un fotografo de aventura”. Yhabril.
Sarrera doan, lekua bete arte.

FILM LABURRAK ETA DOKUMENTALAK – MENDI TOUR FESTIVAL

Asteazkenean, otsailaren 28an, 19:00etan, Kultur Leioan.
– Pass it on: Tami Knight (4′). Jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
– Let It Bärn (11′). Jatorrizko bertsioan (alemanez) eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
– Markatu gabeko bidea (29′). Jatorrizko bertsioan (gaztelaniaz) eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
– Everest invaders (53′). Jatorrizko bertsioan (ingelesez eta gaztelaniaz) eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Ostegunean, otsailaren 29an, 19:00etan, Kultur Leioan.
– Body of a line (102′). Jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
– The great White whale (104′). Jatorrizko bertsioan (ingelesez), euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
– Egun bakoitzerako sarrera 3 eurokoa izango da eta bi egunetarako txartelak 5 euroko prezioa izango du.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)