Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioak kultura kalera aterako du udanRSS Blog

kultura auzoetan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.

Uztaileko ostiral guztietan, leioaztarrek Zinea Kalean programaz gozatu ahal izango dute, Aldapa Auditorioan, 22:15etik aurrera. Proiekzio zinematografikoen ziklo hau datorren ostiralean hasiko da.

UZTAILAK 5
Lilo, mi amigo el cocodrilo.

UZTAILAK 12
Viaje al paraíso.

UZTAILAK 19
Momiak.

UZTAILAREN 26
La vida padre.

Zinea kalean

Pantaila handiak uzten dizkigun proposamenei Kultura Auzoetan gehitu behar zaizkie. Uztailaren 8tik 13ra egingo da, San Bartolome, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta Sabino Aranan. 4 konpainiaren 7 antzerki-proposamenek beteko dituzte Leioako kaleak.

UZTAILAK 8, ASTELEHENA
Bazen Behin, Tiritantes Circo Teatro.
San Bartolome, 18:00etan.

UZTAILAK 9, ASTEARTEA
Ipar Zirko, Trotamundos konpainia
Juan de Ajuriagerra Lamiako plaza, 18:00etan.

UZTAILAK 10, ASTEAZKENA
Ipar Zirko, Compañía Trotamundos
Manuel de Irujo plaza Txorierri, 18:00etan.

UZTAILAK 11, OSTEGUNA
Reziclonk, Turukutupa Konpainia
Dolores Ibarruri plaza, Pinueta, 17:30ean

UZTAILAK 11, OSTEGUNA
Reziklantes, Turukutupa Konpainia
Dolores Ibarruri plaza, Pinueta, 19:30ean

UZTAILAK 13, LARUNBATA
Zirku Tailerra, Zirika Zirkus
Sabino Arana, 12:30ean

UZTAILAK 13, LARUNBATA
Aurkitu gabeko altxorra
Sabino Arana, 18:00etan

Bi programa horien helburua aisialdia dinamizatzea da, herritar guztien eskura dauden kultur proposamenen bidez. Leioak kultura sustatzearen aldeko apustua egiten du, udal estrategiaren barruan, urteko agenda zabal eta anitzarekin, udan ere proposamenez betea.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)