Leioak “Arimen Gaua” ospatuko du datorren ostegunean, urriaren 31n, Santu Guztien Egunaren bezperan, guztiontzako kultura- eta aisialdi-jarduerez beteriko arratsaldeko programarekin.
Programazioa 18:00etan hasiko da txokolatadarekin, gozoenen gozamenerako, Stoan, Boulevardean. Bertan, baina ordu erdi geroago, 18:30etik 20:00etara, txikienek jolas- eta aisialdi-tailerrez gozatzeko aukera izango dute.
Musika Taberna Ibiltariaren eskutik etorriko da 19:30ean, Ikea Barri plazan. Eta 23:00etan, Gure Ohiturak Dantza Taldearen txanda izango da, ikuskizunaz gozatzeko Barandiaran Institutura hurbildu besterik ez da egin behar. 00:00etatik aurrera, musikak Zeuek gunean jarraituko du, kalejira musikatu batekin.
2024, urriak 24
Iruzkindu