Astebururako eguraldi txarra iragarri dutenez, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren espazio eszenikoetan zenbait aldaketa egitea erabaki du Leioako Udalak. Hartara, jaialdia aurrreikusitako egunetan izango da, eta ikus-entzuleek programatutako ikuskizunez gozatu ahal izango dute.
Horrenbestez, bihar, ostiralean, ekitaldiak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Kultur Leioako Auditoriumean izango dira. Larunbatean, programatutako jarduerak espazio eszeniko hauetan izango dira: Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan, Boulebarrean, Kandelazubietako patioan, Institutuan eta Kultur Leioako Auditoriumean. Igandean, berriz, ikuskizunak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Institutuan izango dira.
Ordutegiei, konpainiei eta ikuskizunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, atxikitako PDFn egin dezakezu kontsulta; bestelako kontsultak, berriz, hemen: kulturleioa.com
INFORMAZIO GEHIAGO:
Liburuxka
Iruzkindu