Aitor Oñederra “I said I would never talk about politics” lanarekin eta Igor Astibia, Ane Lusarreta eta Ander Pérez “Marroi argi bezala” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Bigarren saria David González izan da, “5 segundo” lanarekin. Bertako egilerik onenaren atalean, Patricia Lasuen izan da irabazle, “Katemotxak” lanarekin.
Argazki Lehiaketan, lehenengo saria Egoitz Maesok (Trapaga) lortu du, “La danza del boxeo: Round 3” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria José Ramón Luna de la Ossak (Cuenca) eraman du, “Teatro de lo humano” lanarekin. Blokerik onenaren atalean, Diego Pedra Benzalek (Barcelona) irabazi du, lan hauekin: “La muerte del bosque 1, 2, 3”. Bertoko saria Julia García Fernándezek (Leioa) “Despierta 1, 2, 3″ lanarekin lortu du. Herri bozkaketa argazki saria José Martín Gómezek (Leioa) eraman du “La Salve” lanarekin.
Etiketak: Argazkia, Concurso, Cortometrajes, Fotografía, Laburmetraiak, Lehiaketa
Iruzkindu