Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Mendi Asteak nazioarteko mendi zinemaldiko dokumental eta film labur onenen proiektatuko dituRSS Blog

Mendi Tour Leioa

Mendia protagonista izango da berriro Leioan datorren otsailaren 26tik aurrera, Leioako Mendi Astearen edizio berri batekin.

Mendi Film Festival Nazioarteko Mendi Zinemaldiarekin eta Leioa Mendi Taldearekin lankidetzan, Leioako Udalak Mendi Film Festival 2024 jaialdiko film labur eta dokumental onenak proiektatuko ditu, hainbat hitzaldi, masterclass, hitzaldi eta erakusketa ere garatuko ditu.

Horrela, otsailaren 26an 19:00etan Mendi Tour Festival 2024 jaialdiaren proiekzio onenak hasiko dira, Janire Etxaberen “Haize lerroak”, Iciar Casatmitjana y Garazi Sanchezen “Modo avión”, Jim Aikmanen “Red rock revolution” eta Pierre Cadoten “Painting the mountains” lanekin. Otsailare 27an, Darcy Hennesseyren “Jamie” eta Eliza Kubarskaren “The last expedition” proiekzioekin jarraituko du.

Sarrerak 3 euroko prezioa izango du, eta bi egunetarako bono bat erosteko aukera egongo da, 5 euroren truke. Kultur Leioako leihatilan edo online salmentan eta kutxazainetan erosi ahal izango dira.

Film labur eta dokumentalek zortzi minutu eta ordu eta erdi arteko iraupena izango dute, hurrenez hurren. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, baina euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Martxoaren 3an, astelehena, solasaldiak hasiko dira. Lehenengoa Javi Pec altuerako argazkilariaren eskutik. Ekitaldian masterclass bat emango du, profesionalak munduko eskalatzaile onenekin nola lan egiten duen eta argazkietan fokuratze onena nola bilatzen duen azaltzeko. Adam Ondra, Alberto Gines, Margo Joan edo Chris Sharma bezalako eskalatzaileak izan dira Pec-en lanetan.

Martxoaren 4an, asteartea, “Ekipatzeko artea” hitzaldiaren txanda izango da. Bertan, “Begirada bat atzera, ekipatzeko artea” film laburra proiektatuko da eta, ondoren, galderen txanda izango da. Film laburreko protagonistek, Alfonso García zuzendariarekin batera, eskalada-bideak hasieratik nola, noiz eta zerekin ekipatzen diren eta zelan horrela sektore bat bilakatzen den erakutsiko dute.

Hurrengo egunean, martxoaren 5ean, asteazkena, Pou anaiek hitzaldi bat emango dute “Izotza eta arroka mendikate zurian”. Ekitaldian, Iker eta Eneko Pouk 6.164 metroko Ranrapalcaren ipar-mendebaldeko aurpegia eskalatzeko erronkari nola aurre egiten dioten eta Peruko kulturarekin eta Mendikate Zuriko jendearekin nola jarduten duten kontatuko dute.

Hiru ekitaldi hauek Kultur Leioako udalbatza-aretoan egingo dira, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Leioako Mendi Astea martxoaren 6an amaituko da, osteguna, Sakoneta kiroldegian egingo den XIII Climbing Girl Party jaialdiarekin, izenematea doakoa izango da.

Gainera, otsairalen 21etik martxoaren 16ra arte, “Induseneko ibaibideak”, Himalaiatik Karatxira Pakistanen begirada sozial bat, eta “CVCEPHOTO 2024”, biak ikusi ahal izango dira Kultur Leioako erakusketa aretoan.

2025, otsailak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)