2017ko abenduaren 10ean, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatutako XXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da Leioan.
Janari, artisau-produktu eta landareen erakusketa eta salmentarako postu bat eskatu nahi dutenek, baita txosna bat jarri nahi dutenek ere, dagokion eskaera bete behako dute. Eskaera orria Kultur Leioan hartu ahal izango da, edo esteka honetan deskargatu: https://leioahurbil.leioa.net/fitxak/9.15
Esteka berean azokaren arauak kontsultatu ahal izango dira.
Bai arauak bai eskaera orria www.kulturleioa.com web orrian ere eskuragai egongo dira.
Eskabidearekin batera dokumentu horretan aipatutako dokumentazioa era hauetan aurkeztu beharko da:
· Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, Harrera-Informazio Zerbitzua, 0. solairua) aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara
· Posta elektroniko bitartez: infokultur@leioa.net
Izen emateko epea azaroaren 10ean 20:00etan amaitzen da.
Informazio gehiago 94 607 25 70 telefonoan eta infokultur@leioa.net helbide elektronikoan.
Iruzkindu