2018ko abenduaren 16an, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatutako XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da Leioan.
Janari, artisau-produktu eta landareen erakusketa eta salmentarako postu bat eskatu nahi dutenek, baita txosna bat jarri nahi dutenek ere, dagokion eskaera bete behako dute. Eskaera orria Kultur Leioan hartu ahal izango da, edo esteka honetan deskargatu: https://leioahurbil.leioa.net/es/tramites/r1P8EcRcFuM
Esteka berean azokaren arauak kontsultatu ahal izango dira.
Bai arauak bai eskaera orria www.kulturleioa.com web orrian ere eskuragai egongo dira.
Izen emateko epea azaroaren 16n amaitzen da.
OHARRA: Txosnen epe berria: 2018ko abenduaren 3a.
Informazio gehiago 94 607 25 70 telefonoan eta infokultur@leioa.net helbide elektronikoan.
Deialdiaren aldaketari buruzko iragarkia
Araudia (3160/18 dekretuak aldatuta)
Iruzkindu