Leioako Udalak GAZTE NEGULEKUAK programan izena emateko epea ireki du. Aisialdi hezitzaileko jarduerez betetako programa da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (2007-2013, biak barne), eta Gabonetako eskola-oporretan egingo da, zehazki, abenduaren 23, 26, 27, 28 eta 30ean eta 2025eko urtarrilaren 2,3 eta 4an.
Guztira 30 plaza eskainiko dira eta parte hartzeko ezinbestekoa da Leioan erroldatuta egotea. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, larunbatetan izan ezik, 10:00etatik 18:00etara. Kultur Leioako Laguna txartela dutenek 30 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 45 euro.
Izen-emateak azaroaren 14ra arte egin daitezke, eta bide telematikoz, www.udaletxean.leioa.eus egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua Leioako Udalean edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuan, baita Aterpe Leioa Gaztegunean ere, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Jasotako eskabideen kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen badu, horiek zozketa publiko baten bidez esleituko dira. Izena eman dutenen zerrendak Aterpe Leioa Gaztegunean kontsultatu ahal izango dira azaroaren 18tik 20ra.
Zozketa publikoa Aterpe Leioa Gaztegunean egingo da, azaroaren 21ean, 11:00etan. Zozketaren emaitzak Gaztegunean kontsultatu ahal izango dira, eta zerrenda horretan itxaron-zerrendaren ordena ere adieraziko da.
Plazen behin betiko formalizazioa Aterpe Leioa Gaztegunean egingo da azaroaren 22tik 29ra. Horretarako, ordainagiria entregatu/bidali beharko da Aterpe Leioa Gaztegunean.
Iruzkindu