Leioako Udalak ireki du 2024ko Umore Azokan parte hartu nahi duten kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalek izena emateko eta akreditatzeko epea, apirilaren 23ra arte.
Interesa duten profesionalek sektorerako aurreikusitako jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste, SAREA-Euskal Antzerki Sarearen Batzar Nagusian, Artekale-Sarea topaketan, non euskal konpainiek une honetan lantzen dituzten prozesu artistikoak aurkeztuko diren, edo Umore Meetings, profesionalentzako eta konpainientzako topaketa eta negozio-bilera azkarrak.
Gainera, maiatzaren 17an, ostirala, artistei eta profesionalei harrera ofiziala egiteko ohiko ekitaldia egingo da, eta ekitaldi horretan Umore Azoka 2023 eta Umore Azoka 2024 sariak banatuko dira.
Aurtengo Umore Azokan 41 konpainiak hartuko dute parte -18 Euskadikoak, 18 estatukoak eta 5 nazioartekoak-, eta hainbat estreinaldi absolutu izango dira.
Iruzkindu