Denboraldia hastear dagoen honetan, Kultur Leioak ez ditu ikuskizunen prezioak igoko, eta BEZaren igoerak eragindako garestitzea bere gain hartu du. Hori horrela, antzerkirako eta dantzarako sarrerek 5 eta 15 € bitartean balioko dute; kontzertuek 10 eta 20 € bitartean; familiari zuzenduriko egitarauak 4-5 € bitartean, eta zineak, 2tik 4 € bitartean. Gabonetako Arte Eszenikoetako erakusketarako bonua mantendu egiten da, eta “Musika arimarekin” ziklorako bonua, berriz, proposamen gastronomiko interesgarri batekin aberastuko da.
Kultur Leioak, datozen hilabeteetan, 25 ikuskizun eta 28 funtzio eskainiko ditu guztira: zortzi musikaren alorrekoak izango dira, formatu txikiko kontzertu bat, lau antzerki-lan eta beste hiru nagusientzako dantza-ikuskizunak izango dira; haurtxoentzako saio bi egingo dira, eta zazpi musika, dantza, txotxongilo eta antzerki ikuskizun, bai eta lau erakusketa ere; zine, lehiaketa eta jarduerak ere antolatuko dira Leioako Gaztegunea Aterpean, auzoko ikasgeletan egingo diren jarduerak ahaztu gabe.
Dantza proposamen interesgarriekin abiaraziko dugu denboraldia, eta “Dantza… eszenara” zikloan, irailaren 29an (19:00etan, Auditoriumean) “Perdiendo el tiempo” (Mar Gómez konpainia) lana ikusi ahal izango dugu, dantza eta zirkua uztartzen dituen proposamena. Urriaren 7an (18:00etan, Auditoriumean), Maduixa Teatreren familia guztiarentzako dantza, “Consonant” lanarekin; dantza, antzerki, arte plastiko eta teknologia berriak uztartzen dituen ikuskizuna. Urriaren 18an (12:00etan/19:00etan, Auditoriumean), Toni Jodarrek dantza modernoa eta garaikidea azalduko ditu dantzatutako hitzaldi batean. Urriaren 21ean, Asun Noales koreografo eta dantzariaren Otra Danza konpainiaren eskutik, dantza garaikidea ikusi ahal izango dugu, “ARA” ikuskizunarekin.
Antzerki zaletuentzat (20:30ean, Auditoriumean), urriaren 5ean, Samuel A. Tayloren (Traspasos K) “Avanti” dibertigarria helduko da Leioara. Artedramak azaroaren 8an estreinatuko du “Publikoari gorroto”. Alfredo Sanzolek, azaroaren 23an, “En la luna” lana aurkeztuko digu (La Abadía y Teatre Lliure antzerkia). Azaroaren 25ean (18:00ean, Auditoriumean), txikienek familiarekin batera disfrutatu ahal izango dute “Ali Baba eta 40 lapurrak” lanarekin (Borobil Antzerki Taldea), eta Andaluziako La Zaranda konpainiak (Antzerkiko Sari Nazionala) “Nadie lo quiere creer” lana aurkeztuko du abenduaren 14an.
Musikari dagokionez, “Udazkenean… musika arimarekin” zikloak, bere XXIII. edizioan, 4 kontzertu bikoitz ekarriko dizkigu, formatu berri batean (21:00etan, Auditoriumean): gau tematikoak, tartetxo gastronomikoekin. Nortasun handiko eta estilo musikal zainduko bandak eta autoreak.
Urriaren 19an, Lula Pena eta Antonio Zambujo Quintet izango dira gurekin, Portugaletik etorrita.
Azaroaren 9an, gau eskandinaviarraz gozatuko dugu, proposamen interesgarri birekin: batetik, Ketsurat (Finlandia) eta Karl Seglem (Norvegia), askotariko instrumentista, poeta eta konpositorea.
Azaroaren 30ean, Eskoziaren txanda izango da, Lori Watson & The Rule of Three eta Mànranekin.
Eta zikloari amaiera emateko, Gau Flamenkoa egongo da abenduaren 21ean, Raúl Micó eta Las Migasekin.
Gainera, azaroaren 16an, Los Gatos Bizcos (blues) taldearekin gozatu ahal izango dugu. Azaroaren 24an, Ruper Ordorika sortzaile nekaezinak bisitatuko gaitu, folk eta rockean sustraituriko bere soinu berriarekin (21:00etan, Auditoriumean), eta, abenduaren 23an, Travellin’Brothers Big Band leioaztarrek Gabonetako klasikoez osatutako “Christmas Show” ikuskizunarekin harrituko gaituzte berriro (20:00etan, Auditoriumean).
Halaber, txikienei eta familia guztiari zuzenduriko ziklo bi nabarmendu nahi ditugu:
Haurtxoentzako V. Antzerki Zikloa (azaroaren 17-18an, 12:00etan/18:00etan, Ambigun), Katarsisen (Galizia) “Pa Cama” eta La Baraccaren (Italia) “Spot” lanekin.
Abenduaren 26tik 30era (18:00etan, Auditoriumean), Gabonetan Antzerkira-Gabonetako Arte Eszenikoen XVI. Erakustaldia zikloan, txikienei diziplinen askotariko hautaketa bat hurbilduko zaie, txotxongiloetatik hasi eta multimedia eta dantzaraino.
Abenduaren 26an, Glu Glu produkzioak “Ahatetxo itsusia” aurkeztuko du; abenduaren 27an, Bambalina Teatre Practicable taldeak urruneko lurraldeetara eramango gaitu “Ulises” lanarekin; hilaren 28an, berriz, Zum Zum Teatrek “La camisa del hombre feliz” aurkeztuko digu; 29an, Proyecto Titoyaya izenekoak “Moniquilla y el ladrón de risas” lana aurkeztuko du; eta, azkenik, abenduaren 30ean, Txirri, Mirri eta Txiribitonek, 40 urtez eszenatokietan ibili ondoren, agur esateko biran, barreak eragingo dituzte “Gabonetan ere barrez” lanarekin.
Kultur Leioako Laguna
Orain inoiz baino gehiago, Kultur Leioako Lagun eginez gero, inoiz baino abantaila gehiago izango dituzu kulturaz gozatu ahal izateko.
KULTUR LEIOAren jardueretara lehentasunez sartzeko aukera.
%25eko deskontua, Auditoriumean programatutako arte eszeniko (antzerkia eta dantza) eta musika ikuskizun guztietan.
KULTUR LEIOAk programatzen dituen jarduerei buruzko informazio pribilegiatua bidaliko dizugu etxera, hilero-hilero.
Musika ziklorako bonua erosiz gero (4 kontzertuetarako prezioa, 80 €), 30 € aurreztuko dituzu.
Iruzkindu