Aterpe Leioa Gaztegunetik jakitera eman dute jada Leioako Pop-Rock lehiaketaren 13.edizioko finalistak. Aurtengo lehiaketa honetara 109 musika talde aurkeztu dira.
Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak:
INCURSED (Arrigorriaga)
UNBREATH (Erandio)
Pop Rock modalitatean, berriz, datozen hauek:
CROMÁTICA PISTONA (Madril)
SONS OF METEORA (Bartzelona)
Hautatutako talde hauek zuzeneko finaletara pasatuko dira. Finalak San Juan jaietako egitarauaren barruan burutuko dira, antolatzaileek erabakiko dute horien datak eta ordutegiak.
Bestalde, banatu diren sariak ere izan dira, “Eukarazko abestirik onena” sari berezia BRIGADA IMPRODUCTIVA talde iruñarraren “Niña” abestiak irabazi du. Bestetik, “Leioako Udala” saria STRIKNINA talde leioaztarrarentzat izan da.
Iruzkindu