Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketarako finalistak hautatuak izan dira. Edizio honetan, guztira, 53 taldek hartu dute parte. 37 Pop Rock talde eta 16 Metal talde; 3 Leioaztarrak, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.
Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak:
– BLACK OCEAN WITNESS (ERANDIO)
– GABEZIA (DONOSTIA)
Pop Rock modalitatean, berriz, datozen hauek:
– SONOGRAMA (MADRID)
– GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES (DONOSTIA)
Halaber, “Euskarazko abestirik onena” sari bereziaren irabazlea hurrengo taldea izan dugu:
– LUMI (LAPURDI) “Haritza”
“Leioako Udala” saria:
– JARRERA (LEIOA)
2016, maiatzak 5
Iruzkindu