AZOKA
Nekazaritza eta Abeltzaintza
10:00 h. Azokari hasiera ematea.
11:00 h. Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.
11:00 h. Herri Kirolak. Aizkolariak, harrijasotzaileak, trontzalariak, ingude altzatzea, lokotx biltzea, txinga erutea, zaku eramatea eta lasto altxatzea. Errekalde plaza.
11:30 h. Azoka bertso jira. Miren Amuriza, Andoni Egaña, Inazio Vidal. Errekalde plaza (11:30), J. R. Aketxe plaza (12:00), Bulebarra (12:30).
12:00 h. Poney paseoak. Bulebarra.
12:00 h. Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XXI. “Leioako Udala” lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
12:00 h. Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea. J. R. Aketxe plaza.
LAGUNTZAILEA: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
14:00 h. Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
15:00 h. Azokaren amaiera.
GOIZ OSOAN ZEHAR
– Abere erakustaldia: behiak eta idiak (Bulebarra) eta zaldiak, ahuntzak, ardiak (Errekalde plaza).
– Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta. Bulebarra, J. R. Aketxe plaza, Errekalde plaza.
– Ehiza-hegaztien erakustaldia. Bizkaiko Zetreruek. J. R. Aketxe plaza.
– Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiekin. – Haurrentzako tailerrak. Aterkinekin birziklapen tailerra. J. R. Aketxe plaza.
– Zure taldeko argazkirako txokoa. J. R. Aketxe plaza.
– Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.
» Non: Errekalde plazan, J. R. Aketxe plazan, Bulebarrean
» Eguna: 2019ko abenduaren 15ean
» Ordutegia: 10:00etatik – 15:00etara
Iruzkindu