Asteburu honetan, ostiraletik igandera arte, ospatuko da Leioako XXXIII. Artisautza eta Gastronomia Azoka ospetsua. Egun hauetan zehar Euskal Herriko artisau onenak izango dira Bulebarrean eurek ekoiztutako produktuak aurkezteko.
Guztira 31 erakuslek hartuko dute parte azoka honetan, 29 espezialitate desberdinak erakusten; beira, zura, larrua, keramika… Baina artelanez gain Euskal Herriko janariak ere izango dira, guztiak naturalak eta etxekoak, adibidez olioa, garagardoa, gaztaia, euskal pastela, itsasoko produktuak…
Erosteko eta dastatzeko aukera izango dugu azoka honetan, eta baita artisauen lana hobeto ezagutzeko aukera ere izango dugu tailerrei esker.
2012, azaroak 9
Iruzkindu