MUSIKA
Anne Etchegoyen et Le Choeur Aizkoa (Euskadi)
Donapaleuko (Nafarroa Beherea) abeslaria, Iparraldeko euskal folklorearen belaunaldi berrien ordezkaria da. Emakume aktiboa, independentea eta karismatikoa, ahots liriko eta gozoa, Baionako Aizkoa gizonezkoen abesbatzarekin batera eta Mikel Laboaren “Txoriak txori” kantaren bertsioarekin eta herri kanten beste bertsioekin aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du Frantzian, non “Les voix Basques” diskoak 60.000 kopia baino gehiago saldu eta Urrezko Disko saria lortu duen.
Nazioarteko bira arrakastatsuaren ondoren Kultur Leioara datoz, giro tradizionala, ia erlijiozkoa sortzeko, baina sentsibilitate eta modernotasun kutsuekin, tradizionalki gizonezkoenak izan diren originaltasun handiko ahots nahasketarekin.
Etorkizunera begira gure oroimenean dagoen errepertorioa.
MUSIKARIAK: Anne Etchegoyen (ahotsa), Coro Aizkoa (ahotsak), Jérôme Levatois (gitarra), Michel Hoareau (gitarra)
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 25ean
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu