ANTZERKI FAMILIARRA
Malas Compañías Zirko Taldea (Euskadi)
Gutunek gure ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute, gutunek zain gauden hitzen oihartzuna ekartzen digute. Baina bide horretan gauza asko gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidaia hori, bihurtzen da benetan axola duena, benetako protagonista.
Gaur egun “Malas Compañías” euskal zirkuaren adierazle nagusienetarikoa da, zortzi urteko ibilbidean, ikuskizun ezberdinak eskeini ditu estilo propioa sortuz. Honi esker Euskal Herriko antzerkiaren hitzordu nagusietan ibilia da, baita estatu eta nazioartekoetan ere.
Diziplina ezberdinen arteko oreka, publikoarekiko gertutasuna, emozio eta sentsazio ezberdinak transmititzeko grina dira ikuskizun ikusgarri eta hunkigarriak egiteko duten sekretua.
“Letter” hauen seigarren ikuskizuna da, antzerkia eta zirkua, umorea eta poesia nahasten dituena.
ZUZENDARITZA: Agurtzane Intxaurraga
ANTZEZLEAK: Diego Aimar, Mikel Pikaza, Aritza Rodriguez
MUSIKA: Carlos Imaz
ESCENOGRAFIA: Iñaki Etxeandia
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Testu barik
IKUSLEA: Denontzat
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 14
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu