Hurrengo igandean, otsailak 14 (Auditorium, 18:00 h) Malas Compañías Zirko Taldeak “LETTER Eskutitz baten bidaia/El viaje de una carta” ikuskizun familiarra eskeiniko du Kultur Leioan.
Gaur egun “Malas Compañías” euskal zirkuaren adierazle nagusienetarikoa da eta Euskal Herriko antzerkiaren hitzordu nagusietan ibilia da, baita estatu eta nazioartekoetan ere. Diziplina ezberdinen arteko oreka, publikoarekiko gertutasuna, emozio eta sentsazio ezberdinak transmititzeko grina dira ikuskizun ikusgarri eta hunkigarriak egiteko duten sekretua. “Letter” hauen seigarren ikuskizuna da, antzerkia eta zirkua, umorea eta poesia nahasten dituena.
2016, otsailak 10
Iruzkindu