Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Limones en invierno RSS Blog

Izaro: "Limones"

MUSIKA
Izaro (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Izaroren unibertso poetikoa soinu-urtaro eta kontinenteak gurutzatzeko prest dator. Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016), eta bere kontsakrazioa izan zen bere bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), urtarrilak 31 izango da egun aukeratua bere hirugarren lana kaleratzeko: Limones en invierno. Sekula ez du lortu euskal artista hain gazte batek, hain denbora gutxian “sarrerak agortuta” kartela jartzea Euskal Herriko tenplu musikal guztietan (Kursaal, Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia…).

Sekula ez du lortu artista batek kontzeptu eta estilo proposamen hain zabal batekin, hainbeste emozio eta gustorik, aurreiritzi eta muga gabe bere sormenean. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala, edo melodia urratu eta geldoa. Eta hiru belaunaldi elkartuaz kontzertu berean: berarekin mundua aldatu nahi duten gazte ameslariak, maitemintzen diren bikoteak, seme-alabei esker Izaroren unibertsora hurbiltzen diren gurasoak bertan ilusioz murgiltzeko, edo alderantziz, beraien aisialdi familiarra emanaz adinik gabe.

Orain kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste kitzikagarriz betetako disko batekin dator. Egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoetatik, neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoetaraino. Ez dugu gehiago kontatuko.

MUSIKARIAK: Izaro Andres (ahotsa, gitarra), Iker Lauroba (gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Julen Barandiaran (baxua), David Gorospe (bateria).

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 20an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 14 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.izaromusic.com

Gaztea

ZIKLOA

Musika con alma



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)