KULTUR MARATILA
Tartean Teatroa / Ez dok hiru bikoteatroa (Euskadi)
Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskera. Gatazka bakoitzari euskeraren aldaketa bat dagokio.
Hortaz, euskeraren garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako.
¿Eszeptikoak? ¿Deskonzertatuak? ¿Teoria hau gaitzesten duzue? Utzi albo batean aurreritziak. Ikusi “Lingua Nabajorum” eta… izugarrikeria hau asmatu dutenak txikitu nahi izango dituzue. Horrela euren tesia frogatuta geratuko da: gatazkak beti iraungo du, zuek aberrazio hau definitzeko hitz berriak sortzeko beharra nozituko duzue, eta horrela euskerak aurrera jarraituko du bere bilakaeran.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 3an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro (Bono Maratila: 30 euro)
Iruzkindu