Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Lizasok Leioan aurkezten du “Ortotropías” Florentziako Bienalean arrakasta lortu ondorenRSS Blog

Huellas de lo pasado

Jesus Lizasok, artista euskaldunak, Leioan aurkeztuko du gaur “Ortotropías” izeneko lan multzoa apirilaren 7ra arte Kultur Leioako erakusketa gelan izango dena ikusgai. Lan hauetariko batzuk Florentziako Bienalean aurkeztu zituen Lizasok eta, ondorioz, Urrezko domina jaso zuen. Orain, Euskal Herrian lehenengoko aldiz, Leioan ikusteko aukera izango dugu.

Egurra material ortotropikoa da batez ere, baina, hala ere, nekez maneia daiteke, oso mugatua baita. Horregatik, artistak adierazkortasuna bilatzea du xede, “Plastikotasun” osoa, simulatutako harikortasun baten bitartez. Lortu nahi den “aldaketak” ilusioa sorrarazten du, halako moldez non materia presionatu, tolestu edo apurtu egin dela dirudien. Logikoa iruditzen zaigunaren eta ikusten dugunaren arteko paradoxa ezartzen da. Oharkabean, aldaketa hori zer indar motak eragin duen ulertu nahi dugu.

Egur naturalak eta landu gabeak prozesuan erabiltzea, gainera, funtsezkoa da, izan ere, hausnarketa eta plangintza maila handia behar ditu. Artista behartuta dago lanaren singulartasuna ezagutzera, kontrolatu ahal izateko. Hala ere, bizia duen materiala denez, askotan, beharrezkoak ditu artistaren zuzenketak eta ukituak; hala, lana bera ezkutatu baino, bere gain hartzen du. Horren emaitza gisa, eskultura aldendu egiten da produkzio industrialaren edozein zantzutatik, eta bere egoera organikoa nabarmendu egiten da.

“Kuboak” oso ohikoak dira Jesús Lizasoren aurreko lanetan, eta, noiz edo noiz, berriro agertzen dira, apika, indar eraldatzailearen ordezkapen kontzeptual gisa, egurraren osagarri gisa eta bere metamorfosia justifikatuz. Aldea nabarmena eta oinarrizkoa da. Metala/egurra, gogorra/biguna, zimurtsua/leuna jokoak, aldeak euren artean banatu ordez, logika eta esangura ematen dio lanari.

Lanen hautaketa honetan, bisitariak antzekotasunak eta analogiak bilatuko ditu bere eguneroko errealitatearekin, izan ere, handienetatik txikienetara, eskultura guztiek irudimenari gonbit egiten dion oinarri ludiko eta informala dute.

Erakusketa berez errealitate artistiko berritua da, artistak etengabe garatzen eta sortzen baititu planteamendua aberasten duten lan berriak.

2013, otsailak 7

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)