Hurrengo ostiralean, abenduak 11 (Auditorium, 20:30 h) antzerki saio aparta izango dugu Kultur Leioan. Madrildik datorren Producciones Teatrales Contemporaneas konpainiak LLUVIA CONSTANTE antzezlana eskeiniko digu.
2010an Broadwayn estreinatu zen arrakasta haundiz. Oraingoan, David Serranok moldatu eta zuzendu du Keith Huff egilearen obra. Bertan, Roberto Álamo eta Sergio Peris-Mencheta antzezleek interpretazio boteretsua eta gogoangarria eskeiniko digute.
Bi polizia gaztek bere bizitza betiko aldatuko duten gertakizunei egin beharko diete aurre, adiskidetasuna, ohorea eta leialtasuna jokoan jarriz.
2015, abenduak 4
Iruzkindu