ANTZERKIA
Yllana Producciones (Madril)
Yllana sormena da. 1991n jaio zen keinu bidezko umore antzerkiko konpainia gisa, eta 26 urtean 27 antzerki ikuskizun prestatu eta 12.000 aldiz baino gehiago eskaini dituzte nazioarte mailan; hiru milioi ikusle baino gehiago izan dituzte eta sari ugari eskuratu dituzte. 1996tik Madrilgo Alfil Antzokia kudeatzen du, eta komediaren aldaera guztietan erreferentziazko espazio bihurtu da.
“Lo Mejor de Yllana” ikuskizunean konpainia honen ibilbidean agertoki gainean izandako momentu handi guztiak birpasatzen dira, eta emanaldietako sketch onenen aukeraketa eskaintzen da.
Barrez lehertzeko moduko ikuskizuna da, umorea eta absurdua neurri handietan eskaintzen ditu, grazia, sormena, irudimena eta talentuarekin batera; barre eginarazteko artea omentzen du –ia– hitzik esan gabe.
Let´s rock! Let´s Yllana!
JATORRIZKO IDEIA ETA ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Yllana.
ANTZEZLEAK: Fidel Fernández, Juan Ramos, Luis Cao, Juanfran Dorado, Jony Elías.
JANTZITERIA DISEINUA: Gabriela Salaverri.
ATREZZOA: Gonzalo Gatica.
3D IRUDIAK: Javier de Prado.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
IKUSLEA: +14 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 12an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 7,5-15 euro
INSTAGRAM: @produccionesyllana
Iruzkindu