Kultur Leioak 2018ari ongietorria emateko, bere programazioa martxan jartzen ikuskizun paregabe batekin. Hurrengo ostiralean, urtarrilak 12 (Auditorium, 20:30 h), Yllana Produccionesek “Lo mejor de Yllana” antzezlana eskeiniko du, pertsona gazte zein nagusiei zuzenduta.
Konpainia honen ibilbidean agertoki gainean izandako momentu handi guztiak birpasatzen dira, eta emanaldietako sketch onenen aukeraketa eskaintzen da. Barrez lehertzeko moduko ikuskizuna da, umorea eta absurdua neurri handietan eskaintzen ditu, grazia, sormena, irudimena eta talentuarekin batera; barre eginarazteko artea omentzen du –ia– hitzik esan gabe. 2018 urtea barrezka hasteko modurik onena!
2018, urtarrilak 8
Iruzkindu