Hurrengo ostiralean, urtarrilak 18 (Auditorium, 20:30 h), Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Karabansaraik ekoiztuak.
Bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, zuzeneko musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta horiek iraganetik orainera ekarriaz.
Bi artista hauen omenaldi polit eta sentikorra.
2019, urtarrilak 14
Iruzkindu